XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkitu zen baita zer zen argiaren isladapena ere, gorputz ez-argitsuak ikusteko bidea ematen zuen hura.

Eta horrek gorputzen argitasuna estudiatzera eraman zuen.

Argia ondo sartzen da ingurune garden batean, baina gorputz opako batek oztopatu egiten du bere jarraipen lerrozuzena, itzalak deitzen ditugunak sortuz.

Argiaren eta itzalaren arteko joko honetan, itzala da funtsezko elementua: gainera Etienne Silhouette-k 1754ean erabilia, bestalde, bere abizena ezaguteraziko zuten perfil-sail bat egiteko.

Egitate hori Europa osoan zehar zabaldu eta ezaguterazi zen, zeren eta gizarte-klase ez-aberatsek ezin bait zezaketen ordurarte beren ondorengoak edo momentu historiko jakin batzuk betikotuko zituen erretratu bat egiteko luxurik izan; garai hartan maisu pintoreak enkargatzen zituen noblezia finkatuaren pribilegio bat zen eta hori.

XVII. mendearen erdialdera hainbat ikerlarik kamera ilunetik eratorritako arazo desberdinetan sakontzen jarraitzen dute.

Optikak asko mejoratu du bere teknika, miope, astronomo eta laborategiko ikerlariei hainbeste lagundu zien handipeneko lenteekin, urrutiko irudiak hurbilagotzen eta mikrokosmoak handitzen lagunduz.

Johann Zahn-ek sortu zuen 1685ean gero batean argazki-kamera izango zenaren aurrekin historikoa; kamera argiaren moduko bat zen, bereziki artista eta erretratu-dibujatzaileek erabiltzeko pentsatua.

Zahn-en kamera objektibo-modura ipinitako handipen-lente batez hornitutako ontzi bat zen; eta lente horrekin 45 graduko angelu bat eratuz, ispilu bat zihoan eta honen gainean paperez estalitako beira bat aurkitzen zen.

Gisa horretara, lapitzaren laguntzarekin, lor zitekeen originalaren ia kopia doi-doi bat.

Horrek, argazkiaren behin-betiko aurkikuntzaren aurretik, izugarrizko garrantzia izan zuen herri-mailan, erretratuak lehen baino merkeago zabaltzeko bidea ematen zuelako.

Beste urrats handi bat Anastasio Kircher-i zor zaio.

Gizon polifazetiko eta inbentore handi honek linterna magikoa sortu zuen (jolas-joko bat zen hau, beiran pintaturiko irudiak lenteen bidez paper edo mihisean handiagotuta agerrerazten zituena.

Eta argi bortiz batek proiektatzen zuen irudia gaur egungo zinematografoaren antzera).

Kircher izan zen inondik ere gaur egun hainbesteko hedapena izan duen ikuskariaren aitzindaria.

Aleman poligrafo hau eskola handiko gizona zen, eta Kircher museoa ireki zuen Erroman.

Jesulagunak, ordena horretakoa bait zen, oso harro sentitzen dira beren artean hain gizon argitsu eta bere garaiko zientziaren alde hainbeste egin zuen bat eduki izanagatik.

Ez dugu jarraitu behar aurrera Gemma-Frisius holandarra aipatu gabe, izan ere honek, XVI. mendean, Leonardo Da Vinci-k egindako dibujoaren antz-antzeko bat erakusten zuen tratatu bat idatzi bait zuen.

Artista jenial honek kamera iluna eta argi-izpia, geroago aktinikoa deituko zuena, deskribatzen ditu.